Karbonillako festak antolatzeko laguntza eske

Guaixe 2010eko apirilaren 15a

Ekainaren 5ean Geltoki auzoko festak ospatuko dira aurten. Hori dela eta, Karbonillako festen batzordea diru eske dabil, antolakuntza gastuei aurre egin ahal izateko. 2005ean ospatu ziren azkenekoz Karbonillako edo Txunkaiko festak. 2006an antolakuntzarako ezinbestekoa zen Patxi tabernaren faltak bertan behera utzi zituen.  Aurten, ordea, lanean jarri dira aurtengo ospakizunetarako. Hala, Karbonillako festa batzordea eratu dute eta Altsasuko Udalarengana jo dute diru eske. Udalaren egoera ekonomikoa estua denez, Altsasuko Udalak ez du diru-laguntzarik emanen, hori dela eta, herritarrei dei egin diete nahi duen orok laguntza eman dezan. Horretarako, ohiko tokitan eltzetsuak jarri dituzte. Herritarren diru-laguntzarekin festa ospakizunen gastuak ordainduko dira. HistoriaAuzoko festak 1947an hasi ziren ospatzen, Hermandad de Ferroviarios elkartearen patroiaren, Divina Pastoraren ospakizunaren haritik. Auzoko aldameneko tren geltokiak eta FASAk bizi handia eman zioten auzoari garai hartan. Festa haiek 7 urteko ibilbidea izan zuten. Txunkai auzoko festei 1985ean ekin zitzaien berriro.