Gizarte Gaien Departamentuak Altsasuko adinduen egoitzan 115.000 euroko inbertsioa eginen du. Diru horrekin honakoak erosteko dituzte: egongeletan jartzeko hiru telebista, 32 ohe artikulatu, 42 butaka ergonomiko, garbigailua, lehorgailua eta garabia. Apirilean erosketa eginen da. Hala jakinarazi zuen asteartean Isabel Garcia Malo kontseilariak Asun Fernandez de Garaialde Lazkanoren galdera bati erantzunez. KontzertuaNafarroako Parlamentuko Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirol batzordean, kontseilariak ere aurreratu zuen aurtengo bigarren seihilekoaren hasieran egoitzaren hitzarmena berrituko dela. Dependentzia Legea indarrean sartu aurretik sinatu zen Aita Barandiaran erresidentziako hitzarmena. Orduan legean gauza diren eta lagundutako pertsonen arteko ezberdintasuna egiten zuen. Gaur egungo legeak, berriz, lagundutako pertsonen dependentzia maila baloratzen du. Hori eta departamentuaren Concerdep programan oinarrituta berrituko da Aita Barandiaran erresidentziaren hitzarmena.Altsasuko Udalak patronatu baten bidez kudeatzen du egoitza, baina haren ekipamendua eta azpiegiturak Nafarroako Gobernuaren ardura dira. Altsasuko Udalak hitzarmena berritzea eskatuta du. 40 plazaEgoitzak dituenak. Haietatik 35 kontzertatuta daude.