Polizia serie umoretsua antzokian

Guaixe 2010eko apirilaren 16a

Eddie eta Fran lagun berezien istorio korapilatsu eta umoretsua dakar Sexpeare Teatro taldeak, Qué pelo más guay antzezlana. Krimenak batzen ditu bi lagunak eta modak bereiztu. Biak ere egundoko negozioa egiteko prest daude. Maleta bat dago negozioaren oinarrian, drogaz beteriko maleta bat. Zenbait buruhauste izanen dituzte maletaren bilaketa, lapurreta, desagerpena eta besterekin. Negozio ilun horretan hutsik dagoen ileapaindegia izanen dute ezkutaleku. Bertan dagoen komuna benetan bitxia da: denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen du.70eko hamarkadako polizia serieen estetika du komedia paregabe honek. Esketxak, flash back-ak eta erritmo bizia dira antzerkiaren oinarria. Sexpeare Teatro taldeak 2002n sortu zuen antzezlana eta orduz gero biran dabil arrakasta itzelarekin. Horren ondorio da 2006ko kritikaren balorazio paregabea.