Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean XVIII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako kanporaketa jokatuko da Altsasuko Iortia kultur gunean. 7 eta 11 urte arteko gazteek Gipuzkoako txapelketa dute jokoan. Altsasuko Etorkizuna Dantza Eskolak hasieratik parte hartu du txapelketan. Horregatik, Sakanara ekarri dute kanporaketetako bat. Hankak arin eta gorputza jostalari, duten guztia emanen dute gazteek.Parte-hartzaileak33 gazte lehiatuko dira Iortia kultur guneko agertokian, 20 neska eta 13 mutil. Zenbait herrietatik etorriko dira dantzariak: Ibarra, Orereta, Donostia, Legazpi, Lezo, Oiartzun eta Sakanatik. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak lau kanporaketa ditu mutilen kategorian eta hiru nesken mailan. Horietan nabarmentzen direnek finalerako txartela lortuko dute. Maiatzaren erdialdean jokatuko da. Urteak joan urteak etorri, dantzari handien ibilbidean pauso garrantzitsua da aipatu txapelketa. "Esaterako, duela urte batzuk txapelketa irabazi zuen ezagun bat dantzari profesionala da gaur egun Madrilen" jakinarazi digu Etorkizuna Dantza Eskolako Iñaki Agirrek. Beraz, etorkizuneko dantzari handiak ikusteko aukera izanen dugu igandean.SakandarrakDomekan bi dantzari eramanen ditu etxeko taldeak: Amaiur Bengoetxea ziordiarra eta Mikel Martinez altsasuarra. Biek ere ederki prestatu dute txapelketa. "Klaseetatik aparte bereziki prestatu dira txapelketarako" azaldu digu haien irakasle Iñaki Agirrek. Etxekoen animu oihuen laguntzarekin, maila ederra ematea espero dute.