Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailean itxi zen Isphording enpresaren lantegiak, lurrak eta makinak erosteko eskaintza egin zuen astelehenean Nafarroako Gobernuak. Neurri horrekin gobernuak ekimen pribatutik sortutako egitasmo berriak erraztu nahi ditu eta lana sortzeko helburua du. Lantegia itxi ondoren, epailearen aginduz, konkurtso administratzaileek Isphordingen ondasunak likidatu behar dituzte. Ondasunak saltzeko epea zabaldu zuten eta gobernuak Nasuinsaren bidez egindako eskaintza izan da jaso duten bakarra. Beharrezko tramiteak bete eta gero Nasuinsaren esku geldituko dira Isphordingen ondasunak. Ibarrea industrialdean dagoen lantegiak gaserako txorrotak egiten zituen. AdierazpenakBerrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roigek esan du neurri horrekin Nafarroako Gobernuak Altsasuren garapenarekin duen konpromisoa adierazten duela. Iazko urrian Sunsundeguin Sodenaren bidez egindako esku-hartzearen ondoren, Altsasun Gobernuak hartu duen tamainako bigarren neurria dela adierazi zuen. Sakanan ekonomi-kirisaren ondorioak gainditzeko administrazioak, enpresariak, sindikatuak, langileak eta gizarteak bide berean lan egitearen garrantzia azpimarratu du Roigek. 5.518 m2Azalera hori dute Isphordinegko bi pabilioiak. Gainera, lau lursail, makinaria eta azpiegitura eskuratuko ditu gobernuak.