Begiraleak kontratatzeko zerrenda osatuko du udalak

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Udan Euskaraz, ludoteka, Bateragarria-Dibertigarria, Gazte txoko edota aisialdiko beste programetako begiraleak kontratatu ahal izateko, Altsasuko Udalak pertsonen hautaketa eginen du. Horrela hurrengo bi urteetarako kontratazio zerrenda osatuko du eta haren bidez sortzen diren zerrendetatik kontratatuko dira begiraleak. Interesatuek izena hilaren 23tik maiatzaren 7ra eman behar dute Altsasuko enplegu bulegoan. Informazioa udaleko web orrian edo udaletxean izanen da.