Botanika ibilbideak bueltan

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Iazko udaberrian Altsasuko Kima euskara taldeak botanika ibilbideak antolatu zituen lehen aldiz, herrian dauden landare eta zuhaitzen berri jasotzeko. Joan zen urtean parte hartzeko aukera izan ez zutenek aurten izanen dute aukera, Altsasuko euskara taldeak hiru botanika ibilbideak errepikatzea erabaki baitu. "Iaz lagun taldea bildu ginen eta jendeak gaiarekin interesa izan dezakeelakoan errepikatzea erabaki dugu" adierazi dute.Herriaren ikuspegi berriaUdaberrian, naturak kolore ikuskizun ederra eskaintzen digun honetan, herriko landarediari erreparatzeko aukera aparta dira botanika ibilaldiak. Altsasuko dermioan barna eginen diren hiru ibilaldik osatzen dute Kimaren eskaintza. Ibilbide bakoitzean bi ordu inguru emanen ditugu, egoeren arabera luzatu daitezkeenak. Herri gunetik gertu izanen dira. Ibilbideek herria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera ematen dute. Ibili eta ikasiAltsasuko landare eta zuhaitzen berri emanen dute ibilaldietan: non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta abar. Aurreneko ibilaldi honetan, besteak beste, ibai ertzetako eta hemengoak ez diren landareak erakutsiko dituzte. Azalpenez gain, zenbait material ere jasoko dute parte-hartzaileek.Botanika ibilbideetan parte hartzeko ezinbestekoa da euskara jakitea, azalpenak hizkuntza horretan emanen baitira. Kima euskara taldeak gonbitea luzatu die landare eta zuhaitzetan interesa duten guztiei. Familian egiteko jarduera polita da.HitzorduakHiru ibilbide botaniko antolatu ditu Kima Euskara Taldeak. Larunbatean izanen da lehena. Arratsaldeko 16:30ean geratu dira, Altsasuko Lanbide Heziketako institutuan. Kotxeak hartu eta Puente segundo aldera joanen dira. Hurrengoak maiatzaren 15ean eta 22an izanen dira. www.altsasukokima.comAltsasuko euskara taldearen web orrian eman daiteke izena.