Altsasuko jubilatuen elkarteko jaiotzen ikastaroari asteartean despeditu zuten. Ikastaroan parte hartu duten 6 lagunek, irakasleek lagunduta, egindako lana aurkeztu zuten eta agur moduan auzate txiki bat egin zuten. Ikastaroan, porespana erabiltzen, margotzen eta lantzen ikasi dute. Hala, porespana landuz etxetxo bat egin eta dekoratu dute. Guztira 45 ordu aritu dira lanean. Irakasle ondoko hauek aritu dira: Felipe Orabengoa, Paco Sanz eta Emeterio Galan. Emeteriok datozen eguberrietarako gonbitea bota die: "Guk dakiguna irakatsi diegu. Ia hemendik aurrera animatzen diren jubilatuen elkarterako jaiotza handiago bat egiten". Aipatu beharra dago, Altsasuko jubilatuen elkartean bestelako ikastaro eta tailerrak ere egiten direla, hala nola: soinketa, yoga, eskulanak... Diotenez, gainera, jubilatuen parte hartzea handia da.