Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Seigarren urtez Kima euskara taldeak euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Sakanako Mintzakide programako kideek parte hartzeko aukera dute (B eta C mailetan). Bestalde, ipuinen grabazioak aurkezten dituztenek ere saria eskuratzeko aukera izan dezakete. Lanak aurkezteko epea apirilaren 28an agortzen da. altsasunesukaraz@euskalerria.org helbidera bidali behar dira.Lehiaketan lau maila bereizten dira: hasierako eta 1A kurtsoko ikasleena (A maila), 1B, 2 eta 2+ kurtsoetakoena (B maila), 3 eta EGAko ikasleena (C maila) eta ipuinen audioena (D maila). Guztiendako sari ederrak izanen dira. Asmo bikoitzarekin antolatu du lehiaketa Kima euskara taldeak: batetik, euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa erakusteko bide bat eskaintzeko eta bestetik, euskara ikasteko konpromisoa hartu dutenen ahalegina nabarmentzeko. www.altsasukokima.comBertan daude lehiaketaren oinarriak. Aurreko ediziotara aurkeztutako ipuinak irakurtzeko aukera ere bada.