Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 24an, larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro.C.C. (Centro comercial). Horrela deitzen da Altsasuko Antzerki Tailerraren azken lana. Emanaldi bikoitza eskainiko dute bihar iluntzean, etxeko zaleen aurrean. Ikasturte osoko lanaren emaitza da. Zentro komertzial berezira joateko gonbidapena egin diete sakandarrei. “Primeran pasako dute†ziurtatu dute.GaiaZentro komertzial guztiak berdinak direla diote batzuek: hotzak, aspergarriak, desatseginak, nortasunik gabeak… Baina Zentro Komertzial berria bestelakoa da. Merkatal guneak sekretu bat gordetzen du, oso premiazkoa dena baino argituko ez den sekretua. Noiz izanen da une egokia? Bihar argituko da misterioa.Misterioa bakarrik ez, umorea, pentsatzeko bidea, musika eta dantza ditu C.C. (Centro Comercial) antzezlanak. Altsasuko Antzerki Tailerreko kideek sortu dute trama. “Antzezlana ikasketa prozesuaren helmuga da eta prozesu horretan taldekide guztiek maila berean parte hartzea nahi nuen. Horretarako beharrezkoa zen antzezlan propioa sortzea†azaldu digu tailerreko irakasle Virginia Albirak. “Ideia sortu eta gutxinaka garatu dugu ikasturtean zehar†gaineratu du. Ikasi eta ongi pasaHoriek dira Antzerki Tailerraren bi helburuak. “Biak behar dira: antzerki tailerra den aldetik mundu horretan lehen urratsak ematen dira: interpretazioa, sormena eta adierazpena lantzen dira. Bestetik, helburu sozialak ere baditu, taldean ongi pasatzea. Bietako batek hutsik egiten badu tailerrak ez du funtzionatzen†azaldu digu Virginia Albirak. Gaur gaurkoan Altsasuko Antzerki Tailerrak ederki betetzen ditu bi helburuak.Taldea osasuntsuOsasuntsu dago Antzerki Tailerra. Adin guztietako 14 lagunek osatzen dute taldea. Esperientzia handia dute batzuek, baina badira hasi berriak ere. Horiendako bizipen berezia izanen da larunbateko antzezpena: “Publikoaren aurrean bizitzen dena berezia da oso. Adrenalinak gora egiten du eta guztia azkar batean pasatzen da. Horrekin disfrutatzen ikasi behar dute antzezleek†dio Alvirak. Urriaz geroztik asteartero elkartzen dira bi orduz. Azken asteetan ugaritu egin dituzte entseguak. “Langileak dira oso†dio harro irakasleak. Lanaren fruituaz gozatzeko unea iritsi da. Urtea joan urtea etorri, ikusmira handia sortu du Altsasuko Antzerki Tailerraren antzezlanak. Beste horrenbeste espero dute aurten. Dagoeneko lehen emanaldiko sarrerak agortuta daude.Maiatzean OlatzagutianAsteburuan Iortia kultur gunera joaterik ez duenak, C.C. (Centro Comercial) antzezlana ikusteko aukera izanen du maiatzean. Altsasuko Antzerki Tailerrak Olatzagutian izan zen iaz. “Oso publiko atsegina da. Iaz hartu-eman polita sortu zen†dio Virginiak. Hori ikusita, aurten ere emanaldia eskainiko dute. Maiatzaren 7an izanen da.C.C. (Centro Comercial)Sortzailea: Altsasuko Antzerki TailerraZuzendaria: Virginia AlbiraAntzezleak: Olibi Galparsoro, Erkuden Palacios, Claudia Caballero, IÃigo Martinez, Eder Goikoetxea, Mikel Larraza, Javier Garziandia, Puy Senar, Juli Alvaro, Marta Diego, Natalia Martin, IÃaki Lopez, Charo Redondo, Amelia Lapuente.