Vicente Ferrer Fundazioaren Nafarroako delegazioa herrian mustu da

Guaixe 2010eko apirilaren 27a

Martxoaren 25ean  mustu zen Iruñean Vicente Ferrer Fundazioren Nafarroako delegazioa. Mustutze ekitaldi ofizial hartaz aparte, Maria Zulaika Orozkok zuzentzen duen delegazioak antolatu duen aurreneko erakusketa Altsasun izan da. Anantapurrekin konprometituta izenburuko argazki erakusketa apirila guztian dago Gure Etxean ikusgai, ostiralera arte beraz. Indiako eremu hartan Vicente Ferrer Fundazioak egiten duen lanaren isla txiki bat ikus daiteke. Erakundeko Nafarroako ordezkaritzarekin harremanetan jarri nahi duenak 948 291 129 telefonora edo navarra@fundacionvicenteferrer.org e-postara jo dezake.