Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantzaleku Sakana klubeko Jone Pelaez korrikalari altsasuarrak erronka ikusgarria du asteburuan. Alcoy herrian hasi eta despedituko den Muntanyes d´Alacant ultra-trailean ariko da. Proba gogor honek 160 km ditu eta 7.500 metroko desnibel positiboa, eta korrikalariek gehienez ere 40 orduko epea dute proba osatzeko. Aurreko urtean Pirinioetan jokatutako ultra-trail batean aritu zen altsasuarra, eta maila bikaina eman zuen. Izan ere, distantzia luzeetan laburragoetan baino hobeki moldatzen da. Alacantekoaz gain, uztailaren 16an Ordizian antolatu den ehunmilak ultra-trailean ariko da Pelaez. 167 km eta 11.000 metroko desnibel positiboa izango du probak.