Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Taldekako Gimnasia Erritmikoko Nafarroako Kirol Jolasak jokatu ziren, eta Sakanako Iskiza taldeak hiru talde aurkeztu zituen eta gure gimnastek emaitza onak lortu zituzten. Horrela, Iskizako benjamin A taldeak zilarrezko domina lortu zuen esku libreetan. Talde honetan Getari Solozabal, Eneritz Regil, Irati Begiristain, Aitziber Agirre, Saioa Lopez eta Marina Arevalo aritu ziren. Iskizako benjamin B taldeak, aldiz, brontzeko domina lortu zuen esku libreetan. Taldeko gimnastak Udane Aristizabal, Leire Zubikoa, Maider Granizo, Nour Hajem eta Leire Nuncio izan ziren. Eta bukatzeko, Iskizako kimuen B taldeak brontzezko domina lortu zuen 3 uztai eta 2 esku libreetan. Taldeko gimnastak Aitziber Grado, Ane Galan, Nekane Vazquez, Saioa Iraizoz, Ainhoa Imaz eta Irantzu Berasategi izan ziren. Euren entrenatzaileak, Amaia Olmo eta Cristina Remolina, oso pozik daude Iskizako gimnastek egindako lanarekin. "Urtetik urtera geroz eta talde gehiago aritzen dira txapelketan, eta talde asko zeuden maila gehienetan. Horregatik, Sakanako gimnastek egindako lanarekin oso kontentu gaude. Zorionak guztiei!" adierazi dute entrenatzaileek.