I. Altsasuko Duatloian izena ematea zabalik

Guaixe 2010eko apirilaren 30a

Duatloi zaleen gozamenerako, Arbizuko duatloiaz gain beste duatloi proba bat izanen dugu Sakanan: Altsasuko Duatloia. Sakana Triatloi Taldeak antolatuta, maiatzaren 15ean jokatuko da I. Altsasu Duatloia, 16:30ean. Bi zirkuitutarako baliagarria izango da: Nafarroako Zirkuitua eta Vasconavarro zirkuitua, eta horretaz gain, Altsasukoa Sprint Distantziako Nafarroako I. Txapelketa izanen da. Probaren distantzia ondokoa izango da: 5 km korrikan, 22 km bizikletan, eta 2,5 km korrikan. Maiatzaren 12ra arteAntolatzaileek gaur zabaldu dute izena emateko epea. Altsasuko proban parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 12ra bitarteko tartea izango dute inskripzioa betetzeko, eta horretarako www.navarratriatlon.com web gunera jo behar dute. Federatuek 22 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 26 euro.