Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itziar Nazabalen margo tailerrean mugimendu handia izan da ikasturte osoan zehar. Urritik hasita adin guztietako ikasleak ibili dira sartu-irtenean. Ikasturtea amaitzear den honetan, egindako lanaz gozatzeko unea iritsi da. Altsasuko Iortia kultur gunean erakutsiko dituzte margolanak, maiatzaren 3tik 23ra.PuzzleakElkarlanean egindako margolana izanen da aurtengo nobedade nagusia. "Txikienekin Picasso landu dugu ikasturtean zehar. Lana borobiltzeko, Picassoren lan bat egin dute" azaldu digu Itziar Nazabalek. Ikasle bakoitzak margolanaren zati bat eginen du eta, puzzlea balitz bezala zati guztiak batuta, koadroa osatuko dute. "Dimentsio handiko margolana osatuko dute guztien artean eta, beraz, erakusketa gelan eskegi arte ez dugu bere osotasunean ikusiko" esan digu irakasleak.Helduek ere egin dute antzeko lan bat, oraingoan, Matisseren margolana hautatuta. "Emaitza ikusgarria da" aurreratu du Itziarrek.Puzzle horien bidez modernitatea eta triptikoak landu ditu Itziar Nazabalek. BerritasunaBeti ere teknika berriei lekua egiteko ahalegin berezia egiten du Itziar Nazabalek. "Hasiera batean joera klasikoa nagusitzen da, baina geldi-geldi teknika berriekin ausartzen dira" dio Itziar Nazabalek. Helduenen ausardia nabarmendu du altsasuarrak, "emaitzak zeintzuk izanen diren argi ez ikusi arren, nire aholkuak jarraitzen dituzte eta oso pozik geratzen dira" dio. IkasleakMargotzeko ez dago adin mugarik. Hori erakusten dute Itziar Nazabalen margo tailerreko ikasleek: hiru urte dituzte txikienek eta 60tik gora helduenek. "Artea ez zaio inori murriztu behar" dio Itziarrek. Antza iritzi horretakoak dira gurasoak ere eta horregatik gero eta ugariagoa da hiru urtekoen gela. Herrietatik ere gero eta ikasle gehiago etortzen dira. Araiatik hasi eta Uhartera arteko ikasleak ditu Itziar Nazabalek. Margolanak erakusketa gelara eramateko eskaintza egin die guztiei eta ez dute alferrik galdu. ErakusketaDenetariko lanak egin dituzte Itziar Nazabalen margo tailerreko ikasleek. Nabarmentzekoak dira zenbait ikasleren artean egindako puzzleak. OrdutegiaMaiatzaren 3tik 23ra, asteartetik ostiralera 18:30etik 21:00etara eta igandetan 18:30etik 20:30era, Altsasuko Iortia kultur gunean.