Peruren aldeko jaki bilketa eginen da bi astez

Guaixe 2010eko maiatzaren 5a

Aldaketaren indarra zure eskutan leloa zuen abenduan Gure Etxean izan zen erakusketa eta tailerrak. Haietan ludotekako haurrek Perurako jakiak biltzeko konpromisoa hartu zuten. 100 kilo jaki bildu dituzte txikiek (Haitiko lurrikara kaltetuen aldeko 50 bat euro haiek egindako eskulanen salmentarekin). Orain, Peruko haurren aldeko jaki bilketa Altsasu guztira zabaldu da. Maiatzaren 15era arte ludotekara, liburutegira, Lorea lore-dendara, Jesusen Bihotza, Zelandi eta Aralarko Mikel Donea Institutura eraman daitezke jakiak. Bilketarekin jasotako jakiak Madre Coraje garapenerako gobernuz kanpoko erakundearen esku geldituko diraa. Horrek, batez ere, Perun lan egiten du. Bilketa horrekin Madre Coraje erakundearen helburua da elikagaien dibertsifikazioaren bidez haurren elikadura-segurtasuna bermatzea eta txikienen nutrizio eza murriztea. Horregatik, perutarren dieta zabaltzeko arrain kontserbak eta lekaleak (babarrunak, txitxirioak, txindilak) ematea eskatu dute. Madre Coraje erakundetik adierazi digutenez, ludotekan eta bi aste hauetan jasotako guztia Sapitoko Aldea de Niño Beato Junipero Serra komunitatera eta Limako Colegio Signos de Fe Lasalle eskolara bidaliko da. OsabaMarta eta Cristina Diego Diez ahizpek aspalditik ezagutzen dute Madre Coraje, haien osaba Antonio Gomez baita erakundea sortu eta zuzentzen duena. Madre Corajek hiru esparrutan lan egiten du: giza laguntzaren bidez Peruko eta beste herrialdeetako komunitate behartsuen garapenean lankidetza egitea; garapen jasangarriko proiektuak garatzeaeta, azkenik, elkartasunerako benetako kultura lortzeko hezkuntza bultzatzea. Guztia boluntario eta birziklapenean oinarrituta egiten du.