Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko talde euskaltzaleak herrira egokitu du Euskarari zor zaiona kanpaina. Errenta aitorpen garaian gaudela baliatuta, Kimak proposatu du hura tresna bezala erabiltzea Nafarroako Gobernuari "euskararekiko jarrera errotik alda dezala eta normalkuntzaren aldeko hautua egin dezala exijitzeko". Hala, euskaltzale altsasuarrek proposatzen dute ordaintzen dugun zergen zati bat euskararen normalkuntzaren alde dauden ekimenetara bideratzea. Kimak aurten Sakanako euskalgintza laguntzea proposatzen du. Bi aukera proposatu diotu: batetik, Bierrik fundazioa (3035 0018 49 0180026728) eta, bestetik, Kima bera (3035 0018 40 0181045753). Sakanako erakundeak laguntze aldera Nafarroako beste edozein eragile euskaltzale laguntzeko aukera ere badagoela gogoratu du Kimak (www.euskararizorzaiona.info). UrratsakEgoki jotzen den talde euskaltzalearen kontu korrontean diru ekarpena egin eta ziurtagiria eskatu. Hori errenta aitorpenean kenkari moduan aurkeztu beharko litzateke, nahi izanez gero azalpenak ematen dituen instantzia batez lagunduta. Kimatik jakinarazi dute administrazioa ez dagoela behartuta kenkariak onartzera eta, halakoetan, ekarpena egin duenak dirua "galdu" egiten du aipatzen den egitasmoen mesedetan. Argibide guztiak www.altsasukokima.com orrian dituzue.