Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur despeditzen da Lan Ministerioak Gamesaren enplegu erregulazio espedientearen inguruan iritzia emateko epea. Zer erabakiko duen zain daude langile guztiak. Erabakia hartuta ere, noiz jakinaraziko dieten ez dakite. Itxarotearen ezin egonari aurre egiten ari dira langileak azken ordu hauetan. Gamesako langileak oso pozik daude lan inspektoreak enpresaren egoeraz egin duen txostenarekin, "itxiera argudiatzeko zuzendaritzak ibilitako argudio guztiak baliorik gabe uzten dituelako". Txosten horri Nafarroako Gobernuak bi kontu gehiago gehitu dizkio eta hori da Lan Ministeriora espedienteaz informatzen bidali duen agiria. Gamesako langileak kritiko agertu dira Nafarroako Gobernuarekin, "ez delako kontra zorrotz azaldu". Gurutze bideaLangileek asteartean greba egin zuten. Haien protesta Iruñera eraman zuten. Lan Departamentuaren egoitzan hasi eta Gobernu ordezkaritza, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernuaren egoitzak lotu zituen manifestazioa, gurutze bidea egin zuten. Erakunde bakoitzean gutun bana utzi zuten haien egoeraren berri emanez eta inplikazioa eskatuz.