Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo gaztetxean egindako bideo emanaldiarekin hasi ziren ospakizunak. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutan Xurrut elkartearen, Musika eskolaren eta peñen laguntza izan du. Bihar Jai-busa ere ibiliko da. Urtero moduan, bestalde, domeka goiz eta eguerdian Foru plaza artisauek hartuko dute. Urtetik urtera berritzen doazen 20 bat ogibide zahar ikusteko aukera izanen dute bisitariek.Emakumeek egindako lanen erakusketaDomekan Gure Etxea eraikinaren beheko solairuan erakusketa izanen da. Emakumeen Bilguneak emakumeen partehartzea gizartean sustatzeko aisialdirako ikastaroak antolatzen ditu eta haietan partehartzen duten emakumeek egindako lanak ikusgai izanen dira domekan. Hala, lentzeria ikastaroan dabiltzan 23 emakumeek eta ehoziri ikastaroan dabiltzan 16 emakumeen lanak ezagutzeko aukera izanen da. Emakume artisau horiek erakutsiko dutenaren artean dago, besteak beste, Gure Etxea eraikinerako egindako gortinak; haiek egitea erabaki baitute gortinak egitea. Gortinetako batzuek Emakumearen Bilguneko irudia dute. Gainera, ehoziri taldeko emakumeek artisau azokan parte hartuko dute. OrdutegiaDomenkan, 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etaraErrepikaAstelehenean, maiatzaren 3arekin batera, eguerdiko ezkila errepika hasi zen Altsasun. Jesus Bengoetxea, Asier Beramendi, Iñaki Bengoetxea eta Enrike Zelaia izan ziren aurreneko egun horretan 25 minutuko errepika egin zutenak. Festetako egun handira arte, irailaren 14ra arte, eguerdiro Altsasun ezkilen errepika entzuteko aukera izanen da.EgitarauaMaiatzak 7, ostirala18:00etan Txupinazoa Plazan.18:30ean Haurrentzako jolasak plazan. Puzgarria, txokolatada, musika...20:00etan Kontzentrazioa, udaletxe aurrean. Maiatzak 8, larunbata:12:00etan Plazan Sakanako Aizkora Eskolaren emanaldia eta ondoren herri kirolak.13:30ean Bertso Triki Poteoa.14:30ean Herri bazkaria Lavaderon.16:30ean Omenaldia.17:00etan Kalejira Ikuxka txarangarekin.17:30ean Altsasuko dultzaineroak.19:30ean Oskorri eta Altsasuko Musika Eskola Burunda Pilotalekuan.20:30ean Dantzaldia Plazan Garraxirekin.23:00etan Kontzertua Gaztetxean: Macarrada eta Subersion X.23:00etan Dantzaldia plazan GarraxirekinMaiatzak 9, domeka10:30etik 14:30era artisau azoka.11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara lentzeria eta ehoziri lanen erakusketa Gure Etxean.Azokako parte-hartzaileak:Alejandro Rellan, makilak (Altsasu); Carmelo Llena, pilotak (Altsasu); Migel. A Leal, zurgina (Altsasu); Aurelio Lucas, aulkiak (Altsasu); Jorge Urteaga, uztarriak, (Altsasu); Angel, artile moztaile (Altsasu); ehoziri tailerra (Altsasu); Zapa, irudiak (Altsasu); Santi Saez De Muniain, zaharberritzailea (Altsasu); Manolo Morcillo, adarra (Gasteiz); lentzeria taldea (Sakana); taila eskola (Altsasu); Lopez De Zubiria, isatsak (Bakaiku); zahatoak (Zaragoza); Francisco Garcia, espartzua (Irurtzun), Cecilio, karrakak eta zurezko lanak (Errenteria); Migel Angel Arriaga, zesta puntak (Berriz); Mari eta Txus, xaboia (Erratzu); Crespo, larrua (Lizarra); Itziar Nazabal, zetazko zapiak margotu (Altsasu); zuem lanak (Sakana); txistorra egin (Altsasu); Jose Martin Larrañaga, larrua ondu (Bakaiku); Juan Ignazio Zelaia, belar meta (Altsasu) eta Mirian Bergara, zaharberritzailea, (Altsasu).Talogileak: Tiscar Duran, Maite Yeregui, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Petri Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubio, Fernando Amillano eta Enrike Izagirre.