Ramon Lopez Cid absolbitu egin dute

Guaixe 2010eko maiatzaren 7a

Atzo epaia eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Ramon Lopez Cid, Makana, absolbituz. Abenduaren bigarren astean epaitu zuten altsasuarra, beste 12 pertsonarekin batera. "Atxiloketa prebentiboen" epaiketan fiskalak Lopez Cidi ETAko kaptazio aparatuko kide izatea leporatu zion eta 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Altsasuarrak salaketa ukatu egin zuen.Altsasuarra atxilotu zuten sarekada berean Poliziak Gorka Iriarte preso hartu zuen. Gasteiztarra sortzez, guraso sakandarrak ditu. Bera ere absolbitu egin dute. Hala ere, beste kausa bategatik gaur egun espetxean dago. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak epaiketa garaian jakinarazi zuenez, "epaiketa honen oinarrizko frogak, ETA-ko kide bati (Susper) atzeman zizkioten dokumentuak (50 izenez osatutako zerrenda bat, enkriptatuta dagoena eta gainera dena inizialez eta ezizenez osatuta) eta inkomunikazio epean Polizia Nazionalak torturapean lortutako testigantzak dira".Kronologia2003-10-07 Ramon Lopez Cid Polizia Nazionalak atxilotu zuen. Bost egunez inkomunikatuta egon zen eta torturak jasan zituela salatu zuen. 2006-06-23    Aske gelditu zen, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Astero epaitegira joan behar zuen sinatzera.2009-12-12/17  Madrilen epaiketa. Aurreko egunetan eta epaiketa bitartean mobilizazioak izan ziren Altsasun.