Ekainetik aurrera kiroldegiko bazkide egiteko sarrera kuota ordaindu beharko da

Guaixe 2010eko maiatzaren 10a

Horixe erabaki zuen Altsasuko Udalak azken bilkuran. Beraz, Zelandiko kiroldegiko bazkide egin nahi dutenak, ekainaren batetik aurrera sarrera kuota ordaindu beharko dute, hilabetekoaz gain. 5 eta 15 urte bitarteko bazkide berriek 55 euro ordaindu beharko dituzte. 16 urtetik gorakoek, berriz, 75 euro. Familiako abonuei dagokienez, abonuan jasoak dauden helduei besterik ez zaie matrikula kobratuko. Altsasuko Udaleko Kirol Zerbitzua eta kiroldegia kudeatzen duen Atabo Altsasu SL udal enpresa sarreren prezio berriak aztertzen ari da eta haien berri aurki emanen du. 1.400 bazkideAtabo Altsasu SL enpresa publikoak lau hilabete darama kiroldegia kudeatzen, otsaileko azken astetik. Epe horretan 181 bazkide berri ditu kiroldegiak. Bajak 46 besterik ez dira izan. Guztira 1.400 bazkide ditu eta kudeatzaileek bazkideen kopuruak gora egiten jarraituko duela espero dute, maiatza hasieran jendea bazkide egiten jarraitzen dute. Eguneko sarreren prezioakHelduak igerilekura        5 euroHelduak kiroldegi guztira    8 euroHaurrak igerilekura        3,75 euro