Altsasu, kamera eta klik!

Guaixe 2010eko maiatzaren 11

Altsasuko Merkatarien Elkarteak argazki lehiaketa berria antolatu du. Natura bezala, herriak ere piztu egiten dira udaberrian. Altsasuko herriaren bizitasuna islatu nahi du Merkatarien Elkarteak. Hori izanen da argazki lehiaketaren gaia: "Altsasuko hiri-paisaia eta bizia". Sariak ez dira nolanahikoak: 500 euro irabazlearendako eta 250 euro bigarrenarendako.OinarriakArgazkilari profesional nahiz zale, 18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake. Parte hartzaile bakoitzak 5 argazki aurkez ditzake gehienez ere. Argazkiek 20 x 30 zentimetro edukiko dute eta 30 x 40 cm-ko eta 2 mm-ko lodierako paspartou zuriaren gainean aurkeztuko dira. Haren atzean honako datuak sartuko dira: argazkiaren izena, ateratako lekua eta egilearen ezizena. Argazkiarekin batera, gutun azal itxia aurkeztuko da eta barruan argazkiaren CDa sartuko da (ahal dela jpg formatuan eta gutxienez 300 pixelekoa) eta egilearen datuak (izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta, nahi izanez gero, argazkiaren deskribapen laburra). Lanak Altsasuko Asensio Moda dendan aurkeztu behar dira, maiatzaren 21eko 20:00etarako.Epaimahaia Merkatarien Elkarteko kideek eta Altsasuko Udaleko ordezkariak osatuko dute. ErakusketaMaiatzaren 29an erakusketa eginen da argazkiekin eta bertan emanen dira sariak.