Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gamesaren itxiera jakin ondoren, astelehenean bildu zen Altsasuko Udaleko Ekonomia Garapeneko Batzordea. Udaleko talde guztiek aho batez erabaki zuten Jose Maria Roig Aldasoro kontseilariari bilera eskatzea. Bi gai aztertu nahi dituzte Altsasuko Udaleko kideek. Batetik, Gamesaren lantegian jarduera ekonomiko bat hartzeko Nafarroako Gobernuak egindako gestioak eta hura zertan dagoen. Bestetik, Altsasuko Udalak jakin nahi du Nafarroako Gobernuak bere txostenean proposatutako alternatibei kasurik ez egiteko Lan Ministerioak zein azalpen eman dituen. Sakanako ekonomia egoera "dramatikoa" kontuan izanda, Altsasuko Udalak kontseilariarekin biltzen denean berak eta beste udal batzuk proposatutako hainbat gairen inguruan ere hitz egin nahi luke.