Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Macarrada eta Subversion X taldeek leporaino bete zuten Altsasuko gaztetxea joan zen asteburuan, Alde Zaharreko Festetan.Macarrada taldeak azken diskoa aurkeztu zuen, Ya esta todo escrito izenekoa eta aurrekoak baino rockeroagoa. Bira luze bateko lehen kontzertua izan zen. Orain maiatzaren 21ean Bilborock-en eskainiko duten kontzertuan jarri dituzte indarrak. Stupenda Jones taldearekin batera igoko dira oholtza gainera.Macarrada taldeak Subversión X taldea izan zuen lagun Altsasuko Gaztetxean. Haien zale sutsuek ez zuten huts egin eta giro paregabea jarri zuten.