Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bestela esanda, Kima euskara taldeak bosgarren piropo lehiaketa antolatu du. Euskarari erabilera sortzaile eta "goxoa" eman nahi dioten altsasaurrek hilaren 29ra arte dute haien sorkuntzak aurkezteko epea. Ikastetxeetan eta herrian barna banatutako dozena bat kutxetan aurkeztu daitezke piropoak. Baita www.altsasukokima.com web orriaren bidez ere. Piropo onenak Fortxo Gozotegiko lote eder bat jasoko du. Bigarrenak, berriz, Donibane Gozokiak emandako kilo bat goxoki.