Gazteendako asteburuko plana, prest

Guaixe 2010eko maiatzaren 14a

Gazteei begira propio antolatutako makina bat jarduera izanen dira gaurtik aurrera, asteburu honetan eta baita hurrengoan ere. Gazte 2 aste programak eskaintzen ditu jarduera horiek. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak laugarren urtez egin die eskaintza 30 urte bitarteko gazte altsasuarrei. Badute plana prest, beraz. Udaleko Gazte Informazio Gunetik jakinarazi digutenez ekintza guztiak dohainik izanen dira. Hala ere, ohartarazi dute asteburu honetan eginen diren malabare eta masaje tailerrek eta heldu den asteko irri-jolas tailerrak plaza mugatuak dituztela. Bestalde, aurreko asteburuetan bezala, larunbat eta domeketan Gure Etxea eraikineko gela batzuk gazteek erabiltzeko moduan egonen dira. Nork bere jokoak eraman ditzake. EgitarauaMaiatzak 14, ostirala18:15ean     Programaren aurkezpena, Gure Etxean.18:30etik 20:00etara Malabare tailerra (ezintasunen bat duten gazteendako egokitua). Andoni Lopez de Goikoetxea irakaslea. Gure Etxean.Maiatzak 15, larunbata17:30etik 18:45era Gazteria eta ezgaitasuna, hitzaldi tailerra. Haur-gazte psikiatra. Ezgaituen elkarteak lagunduta. Gure Etxean.19:00etatik 21:00etara Password txapelketa. Gaztetxeak lagunduta. Gure Etxean.21:30ean    Afaria (aurretik izena eman, 5€). Etxetik bokata eraman daiteke. Udalak mahaiak, aulkiak eta alkoholik gabeko edariak jarriko ditu. Zubiondo elkarteak lagunduta. Foruen Plazan.22:00etatik 24:00etara Sergei DJ-a Gure Etxean. Maiatzak 16, domeka17:00etatik 18:45era Sortze-txotxongilo tailerra. Gure Etxean.19:00etatik 21:00etara Masaje tailerra. Olatz Zabala. Gure etxean.