Irainez betatako batixabi

Guaixe 2010eko maiatzaren 17a

Ikasturtea despeditzeko, Kima euskara taldeak irainez bete du batixabi jokoa. Jokaldi horretan 15 irain daude eta bakoitza dagokion kutxetan jartzean datza. Kimatik azaldu dutenez, hizkuntzaren  azti adierazgarria dira irainak eta horregatik osatu dute jokaldia. Txartelak dagoeneko ohiko tokietan banatu dituzte eta Kimaren web orriaren bidez ere jokatu daiteke, www.altsasukokima.com, maiatzaren 25era arte, beti ere.