Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazkoaren ondoren, Arfeko zuzendaritzak apirilaren 29an Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu zuen. Lantegiko 164 langileetatik 156ri eragiten die eta 16 hilabeteetan 120 egun hartuko lituzke. Enpresa batzordeak (UGTko 4, LABeko 2, ELAko 2 eta CCOOko 1) atzo jakinarazi zuenez espedientearen kontsulta epea aldeen arteko akordiorik gabe despeditu zen astelehenean. Langileen ordezkariek salatu dute zuzendaritzaren aldetik ez dela negoziatzeko borondaterik izan.Lan ikuskaritzak eman dezakeen erantzunaren zain daude langileak. Enpresa batzordeak azaldu duenez "gaur egun ez dago bideragarritasun plan seriorik. Zuzendaritzak aurkeztutakoa kontabilitate eta kostu zerrenda bat besterik ez da". Lisatzaile-lehorgailu baten ekoizpenean oinarrituta jarduera haziko dela dio zuzendaritzak bere txostenean. Langileen ordezkariek, berriz, diote produktua 2008tik garatu gabe dagoela, eta "espediente honekin krisiagatik enpresaren galera ekonomikoak langileen bizkar gelditzen dira erabat, eta gu ez gara krisiaren arduradunak". Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "enpresaren ekonomia osasuntsu dago. Iaz krisirik ez zegoen urteetan baino gehiago amortizatu da, eta finantza-zorra jaitsi egin da". SalaketakEnpresa batzordeak adierazi duenez, iazko espedientea moldatu zenean %66k lan egitetik %50era pasa zen. "Baina jendea lanera deitu dute eta %75 egon gara". Langile batzuk 80 egun erregulatuta dituzte eta beste batzuk 50. Haien lan txandaz aparte lanera deitu ez dituztenen artean langileen ordezkariak beraiek daudela nabarmendu zuten. Langileek, bestalde, salatu dute haiek egiten zituzten postontziak Igartex taldearen enpresa batean egin eta muntatzen direla gaur egun, azpikontratatuta. "Sei eta zortzi lanpostu" direla ziurtatu dute enpresa batzordetik . Nagusi bera dute bi lantegiek. Langileen ustez espedienteek egoera gainditu, enpresaren bideragarritasuna bermatu eta enplegua ziurtatzeko izan behar dute. Kronologia2008 Salmenta jaitsieragatik 40 langile kalera. 2009-06 EEE aurkeztu zuen enpresak. Negoziatu ondoren, 115 langile hartu zituen, 100 egun urte batean, urte erdi luzatzeko aukerarekin. 2009-08 37 teknikari eta administrariendako EEE. 100 egun 18 hilabetetan. 2009-09-11 Lan egutegia aldatzen da, hiru lan txandetatik bira pasaz. EEEa ez betetzeagatik langileek salaketa jarri zuten. 2010-02-10 Epaileak langileen alde egin zuen. 2010-04-29 Zuzendaritzak EEE berria aurkeztu zuen.