Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lacunza, Calor de vida SAL enpresak zortzi urte inguru darama Irungo Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundearekin (GKE) elkarlanean. Enpresako arduradunak gabezia gehien duten herrietako biztanleen pobreziarekin duten kezkak bultzatu ditu elkar lanera, GKEren eskaintza jaso eta gero. Behar Bidasoa erakundea 1989an sortu zuten Jose Ramon Amunarriz misiolariaren lagun batzuek. Rwandan haren egitasmoak aurrera eramateko laguntza materiala bidaltzeaz arduratzen zen hasiera batean erakundea. Hazi egin da, eta orain Angola, Kongo, Kolonbia eta Paraguayn garapen egitasmoak dituzte. Haiek guztiak laguntzeko materiala bidaltzen dute Irundik, jatorrizko komunitateen premiak asetzen laguntzeko. Horien artean, urtean bitan Lacunza, Calor de vida enpresaren egurrezko sukaldeak doaz. Akats txikiengatik merkaturatu ezin diren baina primeran dabiltzan sukaldeak dira egitasmoetarako bideratzen direnak. Urtero bi bidalketa egiten dituzte. Berriki bi sukalde Rwandan bukatu dute.