Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Erburua kiroldegiak Iskiza-Disnaval gimnasia erritmiko txapelketa hartuko du bihar, maiatzaren 22an, larunbatean, 16:00etatik aurrera. Nafarroako eta Gasteizko gimnasia erritmikoko 10 klubek hartuko dute parte, Sakanako Iskiza taldeak kasu. Gimnasten lan, koreografia eta mugimenduez gozatzeko primerako aukera dago bihar Olaztin, arratsalde pasa polita egiteko aitzakia bikaina. Bestalde, larunbatean Mendillorrin aritu ziren Iskizakoak, Nafarroa mailako txapelketa batean. Bi talde aurkeztu zituzten sakandarrek: kimuena, 5 pilotarekin aritu zena, eta haurren mailakoa, 5 sokekin aritu zena. Bi taldeak oso ongi aritu ziren: kimuak bigarrenak sailkatu ziren eta haurrak lehenengoak. Zorionak!