Gamesak 79 langabetu utzi ditu

Guaixe 2010eko maiatzaren 18a

Astelehenean, 17:00etan, bukatu zen Altsasuko Gamesaren historia. Atzean uzten ditu 79 langabetu eta beste 71 langile Nafarroako geografian barna sakabanatuta. Azken horiek gaurtik haien lanpostu berrian ari dira lanean. Langileek lantegiko oharren taulan 13:55ean jarritako zerrenda baten bidez jakin zuten haien etorkizunaren berri. Kaleratuak izan direnak burofax bidez jasoko dute zor-garbitzea eta posta zertifikatuz langabeziarako paperak. Gamesan lanean jarraitu dutenek astelehen goiz eta arratsaldean jasotako deiaren bidez jakin zuten hurrengo egunean goizeko seietan non hasi behar izan zuten lanean. Deiak batzuetan enpresa batzordeko kideek egin behar izan zituzten. Haiek Gamesaren utzikeria eta inprobisazioa salatu zuten. LangileakAstelehenera arte lanean aritu eta taldeko enpresa batean aritzeko prest zeuden 26 langileri Gamesak ez die tokirik opatu. Langabezian daude dagoeneko. Haietako askok eta askok bizpahiru edota sei edo zazpi lanpostutarako eskaerak jaso zituzten. Horien artean daude enpresa batzordeko bi kide (gainontzekoek ez zuten eskaerarik egin) edo kide izandakoren bat. Guztiak ere prestakuntza handikoak eta Altsasuko lantegian ardura postuak izandakoak. Antza haien profila ez zetorren bat ezta lanpostu batekin ere. Bestetik, Agoitzen lanean zegoen langileren bat ez dute hartu, edota Miranda de Ebron lan egiteko zeuden biak ere langabezian gelditu dira. Lanaldi murriztua zuten emakume gehienek ez dute lanposturik eskatu, "Gamesak eskaintzen zituen lanpostuak ez zirelako egokiak". ProfilakGamesak azaldu duenez hiru arrazoirengatik ez dira bete eskaintzen zituen 90 postuak: batetik, langileek beste lanpostuetarako eskaerarik egin ez dutelako. Bestetik, langile batzuei lanean jarraitzeko eskatuz deitu zaie eta ez dute nahi izan. Eta, azkenik, beste batzuetan lan eskaera atzera bota da langileak lanpostuaren profila ez zuelako betetzen". Kaleratutakoek lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko kalte ordaina jasoko dute, 12 hileko mugarekin. Gamesan lanean jarraitzen duten langileek, berriz, bi konpentsazio jasoko dituzte. Batetik, herritik lantoki berrira dagoen distantziagatik. Horretarako taula bat sortu dute eta dirua ordainketa bakarrean jasoko dute. Bestetik, soldata bera mantenduko dute, baina ordu kopuru handiko balitzaie konpentsazio formula bat proposatu da, 3.000 euro artekoa. Haren erdia aurten jasoko dute, beste laurdena heldu den urtean eta azken laurdena bost urte barru. EpaitegiaEtorkizunean Altsasuko Gamesaren itxierak zeresana izanen du, enpresa batzordeak administrazioarekiko auzi epaitegian hura salatzea erabaki baitu. Bestetik, langileen ordezkariek azaldu dute enplegu erregulazio espedientearen tramitazioan forma akatsak salatu zituztela eta haiei oraindik ez zaiela erantzunik eman. Azkenik, ezer espero ez badute ere, bere lantaldeak onartu duen espedientea dela eta ministroa apelatuko dute. Lantegia             Zenbat     Lanpostu eskaintza    Agoitz                    55        55Miranda de Ebro    0         12Imarkoain               8          8Tutera                    1          7Iruñea                    6          6Gasteiz                  1          2Guztira:                71        90Datuak                      Emakumeak     GizonakBirkokatuak       35                    36Kaleratuak        44                    35