Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima Euskara Taldeak antolatutako euskaltegietako ikasleen ipuin lehiaketak baditu sarituak. Lehiaketaren 6. edizioan, AEKko Itsasi euskaltegiko 45 ikaslek parte hartu dute eta 14 lan aurkeztu dituzte, 4 A mailan, 4 B mailan eta 6 C mailan. Maila bakoitzeko lanik onenak saritu ditu Kima Euskara Taldeak. Arkatz liburu dendan erabiltzeko 75 euroko txartela eta Kima Euskara Taldearen materiala jaso dute. Epaimahaiaren esanetan, "ez da erraza izan erabakia hartzea. (...) Gure ustez garrantzitsua da ikasleak, zein bere ezagupenekin, historia bat kontatzeko gai direla konturatzea". Nabarmendu dute idazteko ahaleginak berak saria merezi duela. Kima Euskara Taldeak lehiaketaren balorazio positiboa egin du, "ikasleek ikasitakoa gelatik kanpo erakusteko aukera izan dutelako eta haien ahalegina errekonozitua izan delako". Epaileekin bat eginez, egile guztiak zoriondu ditu. SarituakA (3. urratsera arte) Patxi Iraizoz, Mª Mar Abad, Marivi Martin, Kiko Onieva, Noemi Gomez eta Luis Diazek idatzitako Burdinazko munstroa. Arkatz liburu-dendak emandako 75 euroko saria jaso zuten. Sari bera eskuratu zuten B mailan Jose Luis Ojerrek, Noelia Martinek, Mikel Aingeru Lealek, Eugenio Bonok eta Juanan Guerrerok Eraztun magikoa ipuinagatik. C mailan, berriz, Maite Arguellesen Aurki itzuli ipuinak merezi izan zuen Kimaren saria.www.altsasukokima.comLehiaketara aurkeztutako ipuinak Kimaren web orrian daude. Euskara taldeak haiek irakurriz momentu ona izateko gonbitea egin du.