Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itziar Nazabalen bi margolan Argentinarako bidean daude. Altsasuarrak talde erakusketa batean parte hartuko du, Buenos Aires hiriko Claudio Leon Sempere Museoan. Aires de Cordoba Kultur Elkarteak eta CIALEC (Centro Internacional de Arte y Literatura Equipo de Cordoba) erakundearen bidez lortu du egitasmoan parte hartzea. Elkarteko kideak nazioartean ezagutarazte egitasmoa da. Erakusketa ekainaren 19tik uztailaren 5era izanen da. Itziar Nazabalek bi margolanekin parte hartuko du: Explosión saturada 1 eta Explosión saturada 2, biak ere lientzo gaineko teknika nahasian egindako margolanak. Lan onenek saria jasoko dute.