Asteburu gaztea

Guaixe 2010eko maiatzaren 21a

Gazte altsasuarrek asteburu honetan ere ez dute aspertzeko aukerarik izanen. Gazte 2 Aste programak eskaintza zabala prestatu du 12 eta 30 urte bitarteko gazte guztiendako. Ekintza guztiak doakoak dira. Haietan gogokorik opatzen ez dutenek Gure Etxea eraikina zabalik izanen dute, eta hango geletan nahi dutenean jolasteko aukera izanen dute. EgitarauaMaiatzak 21, ostirala 18:00etatik 20:00etara Diru-zorro eta poltsa-tailerra (etxetik eraman). Gure Etxean.22:45ean     Hip-Hop. Altsasuko taldea. Foru Plaza.23:00etan    Kontzertua: Potroberoak eta Arrebote. Foruen Plaza.Maiatzak 22, larunbata17:30etik 19:30era    Bitxi-tailerra, Gure Etxean.18:00etatik 20:30era     Partxis, txintxon eta mus txapelketak. Gure Etxean.Maiatzak 23, domeka18:45etik 20:45era     Irri-jolas tailerra. Pepa Marianas. Gure Etxean.18:00etatik 20:30era     Dardo, xake eta ping-pong txapelketak.