Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 21ean, ostiralean, 22:30ean, Olatzagutiako kultur etxean. Sarrera: 2 euro. Altsasuko Antzerki Tailerrak apirilean mustu zuen C. C. (Centro Comercial) antzezlana. Bi emanaldi arrakastatsu eskaini zituen Altsasun. Herritarrek gogoz egin zuten barre eta txalo. Etxekoen aurrean aritu ondoren, maiatzaren hasieran Olaztira joatekoak ziren, baina bertan behera geratu zen emanaldia. Aste batzuk geroago, olaztiarrek ondoko herriko antzezleen lanaz gozatzeko aukera dute gaur. Bertaratzen direnek zentro komertzialak gordetzen duen sekretua ezagutuko dute.