Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 22an, larunbatean, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro. La Encina Extremadurako kultura elkarteak antolatuta, antzerki emanaldia izanen da bihar, iluntzean. Tipi Tapa Nafarroako Gaztela eta Leongo etxeko antzerki talde amateurra igoko da Altsasuko Iortia kultur guneko oholtza gainera. Moliere-ren El médico a palos komedia-fartsa dakarte. Frantziarrak gaixorik zegoela idatzi zuen antzezlana eta bertan agerian uzten du medikuekiko mespretxua. Basagizon alai eta zurruteroa da protagonista. Emazteak, haren irteeretaz aspertuta, mendekua hartuko du: herriko jaunari senarra mediku bikaina dela sinestaraziko dio. Alaba sendatuko duen esperantzaz, ustezko mendikuarengana bidaliko ditu zerbitzariak. Sarrerak salgai daude hiru eurotan. La Encinako bazkideek doan dute sarrera.