Nafarroako Gobernua eta Gamesaren arteko elkarlana lantegia berrindustrializatzeko

Guaixe 2010eko maiatzaren 26a

Nafarroako Gobernuko presidente Migel Sanz eta Gamesako Jorge Calvet atzo bildu ziren eta erabaki zuten elkarlanean aritzea Altsasun Gamesak zuen lantegia berrindustrializatzeko. Hori lortzeko bitariko lan taldea sortu dute Enplegu Departamentuak eta multinazionalak berak. Sanzen eta Calveten asmoa da "Altsasuko azpiegituretan ahalik eta enplegu gehien sortzea". Horretarako "etorkizuna duten industria egitasmo pribatu eta lehiakorrak bilatuko dituzte". Sortuko den lantaldeak alternatibak aztertu eta egitasmo bideragarria aztertuko du. Sanzek proposatuta egin zen bilera, "Nafarroan orokorrean eta Altsasun bereziki krisiak sortu dituen eraginak neurri batean murriztu ahal izateko". Gamesako buruak bat egin zuen proposamenarekin. Calvetek gogora ekarri zuen Altsasuko lantegiaren itxiera ekarri duen prozesu guztian zehar beti adierazi dutela "enplegu jasangarriak sortzeko konpromiso irmoa. Baita lantegiaren ixteagatik modu solidario eta sozialki arduratsuan erantzutea ere".