Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko presidente Migel Sanz eta Gamesako Jorge Calvet gaur bildu dira eta erabaki dute elkarlanean aritzea Altsasun Gamesak zuen lantegia berrindustrializatzeko. Hori lortzeko bitariko lan taldea sortu dute Enplegu Departamentuak eta multinazionalak berak. Sanzen eta Calveten asmoa da "Altsasuko azpiegituretan ahalik eta enplegu gehien sortzea". Horretarako "etorkizuna duten industria egitasmo pribatu eta lehiakorrak bilatuko dituzte". Sortuko den lantaldeak alternatibak aztertu eta egitasmo bideragarria aztertuko du. Sanzek proposatuta egin da bilera, "Nafarroan orokorrean eta Altsasun bereziki krisiak sortu dituen eraginak neurri batean murriztu ahal izateko". Gamesako buruak bat egin du proposamenarekin. Calvetek gogora ekarri du Altsasuko lantegiaren itxiera ekarri duen prozesu guztian zehar beti adierazi dutela "enplegu jasangarriak sortzeko konpromiso irmoa. Baita lantegiaren ixteagatik modu solidario eta sozialki arduratsuan erantzutea ere".