Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Pagoeta mendi lasterketa antolatu zen Zarautzen. 193 korrikalari aritu ziren, eta Didier Zagok sekulako erakustaldia eman zuen, 15 km-ko proban azkarrena izan baitzen (1:01:14). Jose Angonio Salgado beterano altsasuarra 66.a iritsi zen helmugara (1:25:09), lan ona eginez. Asteburuan izanen dute segida mendi lasterketek. Igandean IV. Aramotz mendi lasterketa dago jokoan Zornotzan, goizeko 9:00etatik aurrera. 27,3 km eta 1.730 metroko desnibel positiboa dituzte aurrez aurre.