Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Denboraldiko azken txanpa heldu da Altsasu Saskibaloi Klubarendako. Denboraldi honetan klubeko 103 jokalari aritu dira Nafar Kirol Jolasen Saskibaloi txapelketetan lehiatzen, 9 taldetan banatuta, premini mailatik hasita senior mailaraino. Talde guztien lana ona izan da eta klubetik ere entrenatzaileek egindako lana eta dedikazioa eskertu nahi izan dute. Aipatzekoa da mutilen haurren mailan Altsasu taldea bigarrena izan dela, eta mutilen premini mailan Altsasukoak hirugarrenak izan direla. Bestalde, Altsasuko klubetik adierazi dutenez, klubeko hainbat jokalari Nafarroako selekzioarekin ari dira lehiatzen; horrek jokalarien maila ona dela adierazten du. Bat egiteko deiaAltsasu Saskibaloi Klubak saskibaloi jokalari guztiak zoriondu nahi ditu eta bide batez, hurrengo denboraldian saskibaloian aritzeko gonbitea luzatzen die sakandar guztiei, "kirol honetan gurekin aritzeko eta gozatzeko". Horretaz gain, eta kurtso bukaera dela kontuan hartuta, saskibaloi jokalari eta gurasoen arteko afariak antolatu ditu klubak. Lehendabiziko afaria aurreko ostiralean egin zuten, bigarrena ostiral honetan eta hurrengoa ekainaren 11n izanen da, ekainaren lehen asteburuan saskibaloi torneo bat antolatuko baitute.