8 klub Iskiza-Disnaval txapelketan

Guaixe 2010eko maiatzaren 27a

Sakanako Iskiza gimnasia erritmikoko taldeak Iskiza-Disnaval txapelketa antolatu zuen larunbatean Olaztiko Erburua kiroldegian. Araba eta Nafarroako zazpi klubek hartu zuten parte: Beti Aurrera, Ciudad de Tudela, Iskiza, Antsoain, Ritmica Uharte, Lagunak, Antsoain-Mendillorri eta Makotxa taldeek. Txapelketa bakarka, bikoteka, hirukoteka eta taldeka jokatu zen, eta aparailu guztiekin aritu ziren: esku libreak, pilota, uztaia, soka, mazak eta zinta. Gimnastak oso ongi aritu ziren eta musika, koreografia, gimnasia eta kolore festa izan zen. Txapelketaren antolaketa Iskizako entrenatzaile Amaia Olmok, Cristina Remolinak eta juntako Txomin Granizok egin zuten. Antolaketa bikainagatik zorion mezu asko jaso zituen Sakanako Iskiza gimnasia erritmikoko klubak, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiete festa posible egin zuten guztiei: gimnastak, entrenatzaileak, juntakoak, gurasoak, babesleak eta beste.  Iskizakoen emaitzak Bakarkako benjaminen B mailan: 1. Getari Solozabal. 2. Eneritz Regil.Bakarkako kimuen B mailan: 2. Ainhoa Lizarraga. 3. Irantzu Berasategi.Bakarkako kimuen A mailan: 1. Igone Augusto. 2. Miriam Martin.Taldeka: benjaminen B mailan hirugarrenak, benjaminen A mailan hirugarrenak, kimuen B mailan bigarrenak, Autonomi mailako kimuetan lehenak eta haurren mailan lehenak.