Azken egunak sarrera kuota ordaindu gabe Zelandiko bazkide egiteko

Guaixe 2010eko maiatzaren 27a

Ekainaren batetik aurrera Zelandi kirol guneko bazkide egin nahi duenak 75 euroko sarrera kuota ordaindu beharko du. Hori 16 urtetik gorakoek ordaindu beharko dute. 3 eta 15 urte bitartekoendako, berriz, 55 eurokoa da sarrera kuota. 3 urte bitarteko haurrek, aldiz, ez dute sarrera kuotarik ordaindu beharko. Hala gogorarazi dute Altsasuko Kirol Zerbitzutik eta Atabo Altsasu udal enpresak.Zelandi kirol-guneko bazkideek Dantzaleku igerilekura dohainik sartuko dira, bestelako kuotarik ordaindu gabe. Zelandiko bazkide ez diren pertsonek uda sasoirako txartela eskuratu beharko dute. Hori eskuratzeko bideak aurki jakinaraziko dituzte.