Udan Euskaraz programan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2010eko maiatzaren 28a

Uda garaian haurren artean euskararen erabilera modu dibertigarrian bulkatzeko Altsasuko Udalak martxan jarritako programa da Udan Euskaraz. Aurten uztailaren batetik 29ra izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Eskaintza 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (1998-2006 jaiotakoak). Programan haien seme-alabak matrikulatu nahi dituzten gurasoek gaurtik ekainaren 5era arteko epea dute, biak barne. Horretarako 012 telefonora hots egin behar dute. Ordainketa banku txartelaren bidez eginen da. Ezeztapenak ekainaren 12ra arte onartuko dira eta horiek ere 012aren bidez egin beharko dira. Izena eman duten haurren gurasoekin bilera ekainaren 25ean eginen da, guztia behar bezala azaltzeko. Bateragarria, DibertigarriaPrograma horren bidez ikasturtea despeditu ondoren seme-alaben zaintzan arazoak dituzten pertsonei zuzendutako programa da Dibertigarria, bateragarria. Lana eta familia ardurak bateragarri egiten lagundu nahi du. Kanguren eskaintza ekainaren 24, 25, 28 eta 30erako da, 8:30etik 13:30era. Bigarren eskaintza bat ere bada, 11:00etatik 13:30era. Aukera hori lehen eskaintza beteko ez balitz sortuko litzateke. Programa 3 eta 12 urte bitarteko haurrei eskainita dago (1998-2007an jaioak). Izen emateko epea ekainaren 1etik 8ra izanen da eta 012 telefonoaren bidez egin beharko da. Txartelaren bidez ordaindu beharko da. Lehen aukeraren alde egiten dutenek 13 euro eta bigarrenaren alde egiten dutenek, berriz, 6,5. Hobariak ere badaude. 40 plaza daude.