Parte-hartze handiagoarekin despeditu da batixabi

Guaixe 2010eko ekainaren 1a

Kima euskara taldeak gazte hizkera aberasteko asmoz sortutako jokoa da batixabi. Ikasturteko bosgarren eta azken jokaldian 234 parte-hartzaile izan dira. Txikitxo dendan gastatzeko 50 euroko saria eta Gaztezulorako bi harpidetzak Altsasun bertan gelditu dira. Haiek izan dira irainak zegokien tokian egoki jarri zituztenak. Kimak jakinarazi duenez ikasturtean izan diren bost jokaldietan guztira 876 parte-hartzaile izan dira, aurrekoan  baino 124 gehiago. Parte-hartzaileei eskerrak eman dizkie Kimak. Aurrera egin eta jokoa hobetzeko Kimak altsasuarren ekarpenak jaso nahi lituzkeela azaldu du.