Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Foruzaingoak hiru gizon sakandar atxilotu zituen trenbideko materiala lapurtzeagatik (18 urteko J.M.B.V., 19 urteko P.B.B. eta 36 urteko J.V.B.). Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez trenbide bazterrean zeuden torlojuak eta erremintak lapurtu nahi zituzten batez ere. Haien balioa 21.000 eurokoa omen zen. Lekukoek emandako oharrei esker ibilgailua atzeman eta haren barruan lapurtutakoa opatu zuten. Indarkeriarik izan ez denez ebasketa delitua egotzi diete. Ezaguna zauritzeagatik atxilotutaIgande goizaldean Foruzaingoak 32 urteko K.A. altsasuarra atxilotu zuen eta lesio delitua egotzi zion. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, atxilotua taberna batean zegoela, hautsitako baso bat hartu zuen eta ezagun bat eraso zuen. Hari besoan zauria sortu zion eta osasun etxean artatu behar izan zuten.