Talleres Asaizuleta BEC-en

Guaixe 2010eko maiatzaren 31

Gaur hasi eta larunbata bitartean Bilbao Exhibition Centren (BEC) makina-erremintaren bi urteko azoka eginen da. Sektore honen Europako hirugarren azoka garrantzitsuena den horretan 24 herrialdeetako 1.085 enpresek euren erakusketak jarri dituzte ikusgai. Horien artean Arza-Talleres Asaizuleta, S.L. enpresa altsasuarra dago, hirugarren pabilioian. Arza markarekin ekoizten dute tailerrerako altzariak jarri dituzte ikusgai BEC-en, besteak beste: lan-mahaiak, tailerretarako panelak, erreminta kutxak, arroparako armairuak eta beste.15 urteko ibilbidea du Talleres Asaizuleta, S.L.k eta dozena erdi bat langile ditu. Krisi garaian ongi defendatzen ari direla esan digute enpresatik eta horren arrazoia "ongi prestatuta" daudela da. Estatua du merkatu nagusiena, baina Frantzia eta Portugalen ere saltzen du. BEC-en mundu osoko milaka profesional egonen direla baliatuta merkatua zabaltzeko asmoz parte hartu dute azokan.