Altsasu, herri bizia

Guaixe 2010eko maiatzaren 31

Hori irudikatu nahi izan du Altsasuko Dendarien Elkarteak. Helburu horrekin antolatu zuen argazki lehiaketa. "Altsasuko hiri-paisaia eta bizia" gai hartuta, 71 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Larunbatean banatu zituzten sariak, Altsasuko Kaixo tabernan. SaridunakEider Leozen Herri Bizia argazkiak irabazi du lehen saria (500 euro). Haren anaia Aritz Leoz egon zen sari banaketa ekitaldian. Bigarren saria (200 euro) Aitor Etxanizek irabazi zuen, Colores argazkiarekin. Epaimahaikideek bi argazkien eta gaiaren arteko lotura estua nabarmendu dute. Epaimahaia Altsasuko Udaleko zinegotzi Iñaki de Miguelek, Nafarroako Komertzioen Federazioko ordezkari Angel Azkaratek eta Altsasuko Dendarien Elkarteko Cristina Asensiok osatu dute. Parte-hartzeaAltsasuko Dendarien Elkarteak lehen aldiz antolatu du lehiaketa eta erantzuna paregabea izan da. 20 bat lagunek parte hartu dute lehiaketan. Parte-hartzaileek argazki bat baino gehiago aurkezteko aukera zuten (gehienez ere 5) eta horixe egin dute askok. Horrela, 71 argazki sartu dira lehian. Horietatik 15 iritsi dira finalera. Dendarien elkarteaAltsasuko Dendarien Elkartea herriko zenbait establezimenduk osatzen dute. 1994an sortu zen erakundea, komertzio lokala bultzatzeko helburuarekin. Prestakuntza-jarduerak eta sustapen-kanpainak antolatzen ditu. "Dendak dauden tokian, bizia dago" defendatzen dute. 71 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara.Erakusketa Lehiaketara aurkeztutako lanak jendaurrean egonen dira Altsasuko Gure etxea eraikinean. Argazkiak herri bizi baten isla dira. OrdutegiaEkainaren 10era arte, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era.