Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak, Kultura Zerbitzuaren bidez, 2010eko Altsasuko Festen Kartel Lehiaketaren oinarriak publikatu ditu. Helduen modalitatean 600 euroko saria tentagarria dago jokoan. OinarriakParte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez. Lehiaketara aurkezten diren proposamenak orijinalak izanen dira. Testu hau izenen dute kartelek: "Altsasuko festak 2010 - Fiestas de Alsasua 2010". Egileek aukeran izanen dute A3 tamaina (42 cm x 29,7 cm) edo 70 cm x 50 cm-ko neurria. Euskarri gogor batean aurkeztuko da. Obrak egiteko era librea izanen da. Irabazleak multimedia teknikak erabili baditu, udalak saritua izan den obraren kopia eska diezaioke CDR (Corel Draw) formatuan. Proposamenak Iortia kultur gunean aurkeztu behar dira, uztailaren 14ko 14:00ak baino lehen.Herri bozketaEpaimahaiak helduen kategoriako hiru kartel finalistak aukeratuko ditu. Horien artean aukeratuko da kartela herri bozketan, uztailaren 16tik 26ra. HaurrakHaurren modalitatea indarrean dago hilaren hasieratik. Altsasuko ikastetxeetako DBHko 3. mailara arteko ikasleei egin diete deia. Irabazleak marrazketako materiala eta 60 euro eskudirutan jasoko ditu.Kartelak A 3 neurria izanen du, ahal bada kartulinan eta honako testua izanen du: "Altsasuko festak 2010-Fiestas de Alsasua 2010". Bakoitzak nahi duen materiala erabil dezake. Lanak Iortia kultur gunean aurkeztu behar dira ekainaren 18ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.www.altsasu.netOinarriak osorik Altsasuko Udalaren web orrian. Argibideak kultura@altsasu.net helbidean eta 948 56 42 72 telefonoan.