2010eko Udaberriko Txapelketako finalerdiak erabakita

Guaixe 2010eko ekainaren 2a

Altsasuko Pilotajauku taldeak antolatutako 2010eko Udaberriko Txapelketako finalaurrekoak jokatu dira. Txapelketako finalak ekainaren 19an jokatuko dira, larunbatarekin, 17:00etan Burunda Pilotalekuan, eta txapelketaren amaiera eta kurtso bukaera ospatzeko afarian bilduko dira pilotariak eta gurasoak. Afarira joateko Burunda pilotalekuan eman behar da izena, ekainaren 15a baino lehen, 19:00etatik 21:30era edo 948 563 433 telefonoan. Finalerdien emaitzakBenjaminak: Barriola-Arribillaga (Zizur) 18 - Retegi-Eugi (San Juan) 4Kimuak: Tximi IV-Gandiaga (Durango) 18 - Zubeldia-Bergantinos (Beasain) 4Haurrak: Barriola-Bakaikoa (Zizur) 18 - Peña-Mendia (Beasain) 8Kadeteak: Inda-Untxalo (Txaruta) 18 - Uriarte-Ibarrondo (Zaramaga) 11Gazteak: Azketa-Atxa (Zegama) 7 - Rezusta-Ulanga (Bergara-Andoain) 22