Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasu Saskibaloi Klubak I. Altsasu Saskibaloi Torneoa antolatu du asteburuan Zelandi kiroldegian. Ondoko taldeek hartuko dute parte: Ardoi (Zizur) klubeko bi talde, IES V. Ebro Genesis (Tutera) taldea, C.B. Irurtzun taldeko bi talde, Cayon (Kantabria) taldeko sei talde eta CBASK-Clientes CAN Alsasua (Altsasu Saskibaloi Kluba) taldeko sei talde. Lehiaketa triangularra izango da, eta denak denen kontra ariko dira maila bakoitzean, eta onena izango da irabazlea. Premini mailatik haur mailaraino â€"premini, mini, benjamin, kimuak eta haurrakâ€", emakumezkoak eta gizonezkoak arituko dira lehian. Larunbatean goizeko 9:30ean hasiko dira lehiak, 19:30ak arte, eta igandean goizeko 9:25etik 13:25era bitartean. Torneo honekin saskibaloi jokalarien arteko anaitasuna bulkatu nahi du Altsasu Saskibaloi Klubak. Esaterako, iaz Altsasu kluba Kantabriako Astilleros herrian egon zen, torneo batean gonbidatuta, eta esperientzia oso ona izan zen, “guk beraiei orain eskaini nahi diegunaâ€, Altsasu taldeko ordezkarien esanetan. Bestalde, Nafarroako gainontzeko herriekin dauden harreman onak sendotu nahi dira, eta, azkenik, saskibaloi kirolaren erakustaldia eskaini nahi zaie sakandarrei.